Fagor SPOUT-28BO: 3. SEGURTASUN OHARRAK

3. SEGURTASUN OHARRAK: Fagor SPOUT-28BO

background image

62

EU

Zure tresna etxeko erabilerarako 

baino ez da erabili behar, elikagaiak 

egosteko, berotzeko edo desizozteko. 

Fabrikatzailea erantzukizunetatik libre 

geratuko da erabilera desegokia bada.

•   Tresna ez hondatzeko, ez ibilarazi inoiz 

hutsik edo erretilurik gabe badago.

•   Erabiltzen hasi aurretik, egiaztatu 

beti ontziak mikrouhin labe batean 

erabiltzeko egokiak direla (adibidez:: 

beroa jasaten duen beira, portzelana…).

•   Ez ibili aurreko aldeko itxituretako 

zuloetan; zure tresnan esku hartu behar 

izatea ekarriko duten kalteak eragin 

ditzakezu.

•   Ez da gomendatzen metalezko ontziak, 

sardexkak, goilarak eta labanak 

erabiltzea, ezta izozteko zorroen 

metalezko lokailuak edo metalezko 

grapak ere. Dena dela, batzuetan, 

elikagaiak taparik gabeko altuera txikiko 

aluminiozko moldetxoetan berotu 

ditzakezue (4 cm gehienez).

  Hala ere, berotzeko denbora pixka bat 

luzeagoa izango da. Kasu horretan, 

begiratu moldetxoa beirazko plateraren 

erdi-erdian ongi kokatuta dagoela eta 

inola ere ez dagoela metalezko ateetatik 

edo tresnaren atetik 1 cm-ra baino 

gutxiagora.

•   Umeei dagokienez, nahitaezkoa da:

-  berotu biberoiak tetinarik gabe, 

eragin likidoari eta probatu 

tenperatura eskuaren ahurrean, 

haurrak hartu aurretik.

- nahastu eta egiaztatu haurrentzako 

elikagaien tenperatura horiek hartu 

3. SEGURTASUN OHARRAK

KONEKTATU BAINO LEHEN:

   Egiaztatu zure tresnak ez duela garraioan 

matxurarik izan (atea edo juntura 

deformatuta, etab.). Erabiltzen hasi 

aurretik edonola ere hondatuta dagoela 

ikusten baduzu, jarri harremanetan 

hornitzailearekin.

•   Egiaztatu sektorearen tentsioa. 

Azpitentsio etengabea badago (200 

-210 volt), kontsultatu zure instalatzaile 

elektrikariarekin.

INSTALAZIOA:

   Gailu hau lan azalera batean jarri behar 

da, gutxienez zorutik 85 cm-ko altueran.

•   Jarri tresna azalera lau eta horizontal 

baten gainean, edozein bero edo lurrun 

iturritatik urrun.

•   Aukeratu azalera nibelatu bat, airea 

sartzeko eta ateratzeko saretei behar 

besteko lekua utziko diena (horiek ez 

daude barruan). Labearen eta ondoko 

hormen artean gutxienez 10 cm-ko tartea 

behar da. Albo bat zabalik egon behar 

da. Utzi gutxienez 30 cm-ko distantzia 

labearen gainetik eta 15 cm atzetik. 

Airea sartzeko eta ateratzeko irekidurak 

blokeatzeak labeari kalte egin diezaioke.

•   Labearen goiko gainazalaren gainean 

egon behar den leku libreak 30 cm-ko 

altuera izango du gutxienez. 

•   Zaindu labearen gainean ez dela ezer 

jartzen, atzeko aldean aireztapenerako 

dauden zuloak ez ixteko.

•   Zaindu instalatu eta gero korrontea 

hartzeko entxufea eskuragarri dagoela.

•   Ez erabili tresna aire zabalean.

KONEXIO ELEKTRIKOA:

   Nahitaez, erabili behar duzun korronte 

hartunean lur konexioko borne bat egon 

behar da, indarrean dauden segurtasun 

arauak betetzen dituena.

•   Instalazio elektrikoan, komenigarria da 

erabiltzaileak eskura izan dezakeen 

dispositibo bat aurreikustea, aparatua 

sektoretik bereizi ahal izateko; 

kontakturako irekidura polo guztietatik 3 

mm-ra egongo da gutxienez.

1. INSTALAZIOA 2. EZAUGARRI TEKNIKOAK

Tentsioa / Maiztasuna 

230 V~/50 Hz

Potentzia

 700W

•   Ez jarri labea martxan elikadurako 

kordoia edo entxufea hondatuta 

badaude. Hori gertatuz gero, jo 

fabrikatzaileak prestatutako teknikari 

espezializatuarengana.

Оглавление