Fagor DH-10D: 7. MANTENTZEA ETA GARBITZEA 8. ARAZOAK KONPONTZEKO GIDA

7. MANTENTZEA ETA GARBITZEA 8. ARAZOAK KONPONTZEKO GIDA: Fagor DH-10D

background image

52

7. MANTENTZEA ETA GARBITZEA 8. ARAZOAK KONPONTZEKO GIDA

Gailua mantentzeko edo garbitzeko edozein 

lan egin aurretik, atera gailua entxufetik.

Garbitu gailua zapi leun batekin, zapia 

pixka bat busti ondoren.

Ez busti gailua ez urarekin ez disolbatzaile 

edo antzekoekin ere. Ez erabili produktu 

urratzailerik garbiketarako.

AIRE IRAGAZKIAREN GARBIKETA 

Aurreko saretaren atzean dagoen aire 

iragazkia gutxienez 30 egunetik 30 egunera 

begiratu eta garbitu beharko litzateke, edo 

sarriago, beharrezkoa bada.

OHARRA: EZ GARBITU ETA EZ 

URBERRITU IRAGAZKIA ONTZI 

GARBIGAILUAN

- Iragazkia 

ateratzeko:

Jarri ur depositua 2. irudian adierazten 

den moduan.

Eutsi iragazkiaren erlaitzetatik eta 

bultzatu arinki euskarritik ateratzeko, 

ondoren atera iragazkia beherutza (ikus 

4-5 irudiak)

Iragazkia garbitu ur eta xaboiarekin. 

Uretan eragin eta utzi iragazkia 

sikatzen aldatu aurretik. Ez garbitu 

iragazkia plater-ikuzgailuan.

- Akoplatzeko:

Sartu iragazkia unitatean, erlaitzak 

iragazkian arinki bultzatu eta iragazkia 

gorutza bultzatu (ikus 5. irudia)

KONTUZ:

Ez jarri gailua martxan iragazkirik 

ez badauka; bestela, zikinkeriak eta 

ilaunak gailua blokeatuko dute eta bere 

errendimendua gutxituko da.

Ondoren, Laguntzako Zerbitzu Teknikora 

deitu aurretik egiaztatu beharreko hainbat 

arrazoi posible iradokitzen dizkizugu. 

Ematen dizkizugun gomendioak egiaztatu 

ondoren gailua martxan jartzen ez bada, 

mesedez jarri harremanetan Laguntzako 

Zerbitzu Tekniko baimendu batekin.

Ez ukitu ezer gailuan, ez saiatu osagai 

elektrikoak aldatzen edo konpontzen. 

Zerbait ukitu edo eginez gero, gailuari 

kalterik eragiten badiozu, kalteak zure 

kontura izango dira, baita bermea indarrean 

dagoen denboran ere.

Gailuak ez du funtzionatzen

• 

Ondo entxufatuta dago?

•   Fusibleren bat apurtuta dago?

•   Argia joan da?

•   Ur depositua ondo jarrita dago?

•   Depositua beteta dago?

•   Garbi dago aire iragazkia?

•   Sarrerako eta irteerako saretak buxatuta 

daude?

Hezetasuna kentzeko gailuaren 

ahalmena txikia da

• 

Zikin dago aire iragazkia?

•   Gelako tenperatura baxuegia da?

•   Aire sarrera edo irteera blokeatuta 

dago?

•   Giroan dagoena baino hezetasun maila 

handiagoa aukeratu da?

Ez da heltzen aurrez finkatutako 

hezetasun mailara denbora luze batean 

martxan egon ondoren

• 

Atea edo leihoa sarri zabaltzen da?

•   Hezetasuna sortarazten duen gailurik 

dago?

•   Gela handiegia da?

Zarata gehiegi egiten du martxan dagoen 

bitartean

• 

Zorua irregularra edo oso biguna da?

•   Gailua ondo jarrita dago?

Gailua tantaka ari da 

• 

Ur deposituaren goiko aldean dagoen 

kondentsazio uraren erretiluaren irteera 

blokeatuta dago?

funtzioa erabiltzen ari ez bazara, kendu 

irteerako drainatze hodia eta sartu 

berriro kautxuzko tapoia drainaketa 

hartunean.

Оглавление