Fagor CL-1000: 1. DESKRIBAPEN OROKORRA 2. EZAUGARRI TEKNIKOAK

1. DESKRIBAPEN OROKORRA 2. EZAUGARRI TEKNIKOAK: Fagor CL-1000

background image

30

EU

•   Ez erabili edo ipini gailu honen atalik 

gainazal beroen (sukalde plaka, labe, 

etab.) gainean edo inguruan.

•   Gailua ez badabil, zoaz soilik laguntza 

teknikoko zentro baimendu batera.  

•   Gailu honen kablea hondatzen bada, 

zoaz laguntza teknikoko zentro 

baimendu batera, ordez dezaten.

•   Ez erabili gailu elektrikorik, kablea edo 

larakoa hondaturik badu, behar bezala 

ez badabil edo kalterik jasan badu. Zoaz 

laguntza teknikoko zentro baimendu 

batera, gailua azter, konpon edo doi 

dezaten.      

•   Ezin dute erabili gailu hau, ez gorputz, 

zentzumen edo buru gaitasun murriztuko 

pertsonek, ez esperientziarik nahiz 

ezagutzarik gabekoek, ez haurrek, haien 

segurtasunaz arduratzen den pertsonak 

gainbegiratuta  eta  zuzenduta  ez  bada.         

•   Ongi zaindu behar dira haurrak, 

gailuarekin jolas ez daitezen. 

•   Deskarga elektrikoak, suteak, kalte 

pertsonalak eta gainerako okerrak 

saihesteko, ez sartu gailua (kable 

ateragarria eta larakoa barne) uretan 

edo beste ezein likidotan, eta ez jarri 

txorrotako uraren azpian.  

•   Ezin da erabili gailua mikrouhin labean.

•   Gailua gainazal irmo, horizontal eta lehor 

baten gainean erabili behar da.

•   Gailu hau ez dago diseinatuta kanpo 

tenporizadore batez edo urruneko 

kontroleko sistema independente batez 

erabiltzeko.

•   Gailu hau esnea, kafea eta likidoak 

berotzeko, eta edateko txokolatea 

egiteko dago diseinatuta. Ez erabili beste 

ezertarako. 

Gailua lehenbiziko aldiz erabili aurretik, 

irakurri arauak, eta gorde itzazu, 

etorkizunean kontsultatzeko. Gorde 

material hau gailuaren bizitza osoan.    

•   Egiaztatu etxeko tentsioa bat datorrela 

gailuan adierazitakoarekin. Gailua 

tentsio alterno batera bakarrik konekta 

dezakezu.

•   Lur-instalazio eraginkor batera 

konektatuta dagoenean bakarrik 

bermatzen da gailuaren segurtasun 

elektrikoa. Zalantzarik baduzu, zoaz 

profesional kualifikatu batengana. 

•   Gailu hau etxean bakarrik erabili behar 

da. Beste edozein erabilera desegokitzat 

edo arriskutsutzat joko da.

•   Ez utzi martxan gailua, zaindu gabe. 

Eduki gailua haurren eskuetatik urrun. 

Sistema motorrean arazoak dituzten 

pertsonek ez dute erabili behar gailua. 

•   Ez utzi gailua agente atmosferikoen 

(euri, eguzki, izotz, etab.) agerian.

1. DESKRIBAPEN OROKORRA  2. EZAUGARRI TEKNIKOAK

 1.

Gorputza

 2.

Tapa

 3.

Heldulekua

 4.

Argizko adierazlea

 5.

Konektorearen hargunea

 6.

Kable ateragarria

Interferentziak deuseztatzea: 

Gailu 

hau desparasitatuta dago, interferentziak 

deuseztatzeari buruzko direktiben arabera.

Bateragarritasun elektromagnetikoa: 

Gailu hau desparasitatuta dago CEM 

direktiben arabera (bateragarritasun 

elektromagnetikoa).

Tentsioa - Maiztasuna: 

220-240V~50HZ

Potentzia:

 400W

Gehienezko edukiera:

 1 L

Gutxienezko edukiera:

 0,5 L

3. SEGURTASUN OHARRAK 4. LEHENBIZIKO ERABILERA

Lehenbiziko aldiz erabili aurretik, garbitu 

gailuaren barnea urez, eta lehortu zapi 

heze batez.

Ipini gailua gainazal horizontal eta lehor 

baten gainean.