Fagor MO-23DG: 1. INSTALAZIOA 3. SEGURTASUN OHARRAK 2. EZAUGARRI TEKNIKOAK

1. INSTALAZIOA 3. SEGURTASUN OHARRAK 2. EZAUGARRI TEKNIKOAK: Fagor MO-23DG

background image

EU

Konexioaren aurretik

•

Egiazta ezazu zure aparatuak ez duela 

matxurarik izan garraioan (atea edo 

juntura deformatuta). Erabili aurretik 

edonolako kalteren bat egiaztatuz 

gero, jar zaitez harremanetan zure 

hornitzailearekin.

•

Egiaztatu sektoreko tentsioa. Azpitentsio 

iraunkorra (200-210 volta) izanez 

gero, egizu kontsulta zure instalatzaile 

argiketariarekin. 

Instalazioa (2. irudia)

•

Aparatu hau lan-azalera baten, zorutik 

gutxienez 85 cm-tako altuerara kokatu 

behar da. 

•  Jar ezazu aparatua gainazal lau eta 

horizontal baten gainean, bero- eta 

lurrun-iturrietatik urrun. 

•  Utzi behar besteko tartea aparatuaren 

eta hormaren artean: 7,5 cm alboetako 

aldeentzat, 30 cm aparatuaren gainean 

eta 7,5 cm atzealdean.

•  Ez utzi ezer labearen gainean,atzealdean 

dituen  aireztapen-zuloak estal ez 

daitezen. 

•  Ziurtatu korrontea hartzeko entxufea 

eskura, irisgarri, gelditzen dela instalatu 

ondoren ere.

•  Ez erabili aparatua aire librean. 

Konexio elektrikoa

•

Erabili beti ezinbestean lur-hargunea 

duen bornedun korronte-hargunea, 

indarrean diren segurtasun-arauen 

arabera konektatuta. 

•   Instalazio elektrikoan erabiltzaileak 

gailu bat eskuragarri izatea komeni 

da, aparatua eta sektorea bereizi ahal 

izateko. Gailuak gutxienez 3 mm-ko 

kontaktuko irekidura behar du polo 

guztietarako. 

•   Ez funtzionarazi labea elikatze-kordoia 

edo entxufea hondatuta badaude. 

Halakorik gertatuz gero, jo ezazu 

fabrikatzaileak trebatutako teknikari 

espezializatu  batengana.

•

Zure aparatua etxeko egosketetan eta 

jakiak berotu edo desizozteko bakarrik 

erabiltzekoa da. Fabrikatzaileak ez ditu 

bere gain hartuko bestelako erabilerei 

dagokien erantzukizuna.

•

Zure aparatua honda ez dadin, ez 

funtzionaraz hutsik eta erretilurik gabe.

•

Edozein erabileraren aurretik, 

egiazta ezazu ontziak egokiak direla 

mikrouhin-labe baterako (adibidez: beira 

beroarekiko erresistentea, portzelana…).

•

Ez eragin aurrealdeko sarrailen zuloetan, 

bestelako esku-hartzea eragingo lukeen 

kaltea sor baitezakezu.

•

Ez da aholkatzen ontzi metalikorik ezta 

metalezko sardexka, koilara, ganibeta, 

edo izozte-poltsetarako lotura eta graparik 

erabiltzea.  Hala ere, lantzean behin, bero 

ditzakezu jakiak altuera baxuko (gehienez 

ere 4 cm) taparik gabeko aluminiozko 

erretilutxoetan, beti ere, jakinik gehitxoago 

iraungo duela beroketak. Halakoetan, 

kontu izan eta kokatu erretilu txikia 

beirazko plateraren erdian eta horma 

metalikoetatik eta aparatuaren atetik 1 

cm-ko gutxieneko tartea zainduz. 

•

Haurrentzat derrigorrezkoa da:

-  biberoiak tetinarik gabe berotzea, 

likidoari eragin eta tenperatura 

eskugainean egiaztatu, haurrak 

dastatu aurretik. 

- haurrentzako elikagaiak nahastu 

eta tenperatura kontsumitu aurretik 

egiaztatu, barne erredura larriak 

ekiditeko. 

•

Adi:

 Haurrei aparatu maneiatzen uzteko, 

nola erabiltzen den eta oker maneiatuz 

gero sor daitezkeen arriskuak azaldu 

behar zaizkie aurretik .

•

Ezin da inola ere oskoldun arrautzarik, ez 

egosirik ez gordinik, berotu ez kozinatu 

1. INSTALAZIOA 3. SEGURTASUN OHARRAK  2. EZAUGARRI TEKNIKOAK

Tentsioa / Maiztasuna  

  230 V~/50 Hz

Potentzia 

800W

Grillaren potentzia  

1000W

Edukiera (L)

 23

65

Table of contents